miércoles, 30 de noviembre de 2011

Bai , onartzen dut . Filmearen erdian lo egiten den pertsona naiz . Otsailaren 14 a ahazten duena . Ordu erdi berandu ailegatzean eta  barkamena eskatzean barre egiten duena . Maleta 5 minutu lehenago egiten duena bidai batera joan aurretik . Gauzak gehiegi pentsatzen dituzten pertsonak . Nahiko behatzailea naiz eta batzuetan ez dut asko  atsegin .  Gezur batzuk esaten ditut baina hori bai , gezur zuriak . Dakidana da , munduko pertsona inperfektua naizela eta onartzen dut akats bakoitza . Asko erratzen naiz . Beste pertsonen sentimenduak eragintzen naute eta beti kezkatzen naiz gehiago besteengan nitaz baino .
 Baina bakoitza desberdina da , eta badakizu zer ? Zoriontsua naiz .



       

viernes, 25 de noviembre de 2011

Adiskidetasuna.

Adiskidetasuna , hitz polita .Baina gutxiek dakite zenbat garrantzia duen eta zer polita izan daitekeen. Urteekin ikasten dira gauzak , sekretuak ezagutzen ditugu . Lagun on bat , barre egiten saiatzen dena , mundua erortzen zaizunean , beti  hor dagoena bere laguntzarekin , mundua grisa ikustean beti zure alboan egongo dena . Lagunak ez direlako beti momentu honetan egoten , momentu txarretan ere . Guztiak joaten direnean bera zure ondoan egongo da , barre egiten , berataz barre egiten , zurekin negar egiten behar bada . Adiskidetasuna da , elurra , euria , txingorrak , beroa egitearren beti zure alboan lehenegoa egongo dena . Adiskidetasuna egonkorra delako , oso indartsua .

lunes, 21 de noviembre de 2011

Sarrera.

Kaixo guztiei ! Euskarazko blog honetan hitz egingo dut pertsona batek izan dezaken sentimenduak edo norberak izan dezaken arazoak . Horretarako textu politak eta imaginazioarekin idatziko ditut . Guztokoa izatea espero dut !